XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi erbi tiro batez

Buruileko goiz bat ederra zen.

Airea fresko bainan sano.

Izar ihintz bat fierra bazen, dir dir dir egiten zuela phentze alhorretan.

Zereko zapetaina bazoan Donibaneko goiz mezarat, poneta kokinean, alfotchak bizkarrean zapetaz hampaturik.

Bricht, bricht bidearen erditik zoan, bere buruarekin irriz.

Gizon demuntrea! bethi irriz ari da, bestalde, Zereko zapetaina! Ez jakin, oraikoan; zortzi egun lehenago Pettan bere adichkide ihiztariari egin zion truka batez orhoitu eta, irriz zagonez.

Zer nahi izanik, oihanchka batean sartzera zoalarik, ttapa, ttapa, hor heldu zaio hamar hurratsetan aintzinerat, begi handi batzuekin, beharri handiago batzuekin... erbi bat ederra, Donibaneko ihiztari batek aintzineko astean huts egina.

Berroien bizkarra! harma bat ez izanen orai han! Zer tiroaren bazka! Alegia eta harma, bi besoak aintzinerat emaiten ditu zapetainak: Pan, pan!....

Erbia, kokoriko jarria, gibel aldea edo bertze halako izen bat duen phartearen gainean, zapetainari salbu zuek eta irriz....

Orduan, errhotzen da zapetero; alfotchetan sartzen du eskua, eta zirt igortzen dio erbiari, kopetaren erdi erdirat, bikhu ophil ttipi bat: Hatzemak hori, to!.

Erbia, iziturik badoha pumpeka, buztana arinik, bere bikhua, kopetaren erdian.

Zapetero ere lasterka ondotik, bainan erbia lasterrago alainan ere!.

Bat batean, bigarren erbi batek jauzi egiten du bidera, eta badoha chuchen chuchena lehembiziko erbiaren koskatzera.

Bezperan samurtuak bide ziren, phentze berean sobera trefla janik.

Buztanak chut chuta, muztachak gora, begiak phindarrez erreak, bata besteari oldartzen dira, kosk eta kosk.

Gizona, Pattin artzainaren marroek ere ez ahal dute eman, sekulan santan, holako kaskarik!....

Zopa jaten bezala ari, futcho, gure erbiak, elgarren meskaratzen!.

Azkenean, izigarriko bulta batean badoazi biak, kopeta kopetari kontra, buru munak leher eta zapartarazteko heinean, eta, hantchet, zapetainak aurthiki bikhuak josten ditu bi erbien kopetak.

Itzuliphurdika abiatzen dira biak, biri biri birika, behereko errekaraino.

Bainan, deabru bat! bikhu ozpina hura gehiago lotzen zeieten.

Zapaterok orduan, laster eta laster egiten du, eta irriz ontsa ase ondoan, bi erbiak alfotchetan emaiten ditu, batto jaun erretorarendako, eta bertzea auzoko amigoendako.